39 urteko eibartarra auto istripuan larriki zauritu da Elgoibarren

39 urteko eibartarra auto istripuan larriki zauritu da Elgoibarren
2015/07/21 00:00
eta kitto!

Istripu larria gertatu da gaur arratsaldean, 18:40ak aldera AP8 autobidean, Elgoibarko peajean 64. kilometroan Bilborako norantzan. Arrazoi ezezagunengatik Ford Focus bat peajeko kabinaren kontra joan da eta gidaria, 39 urteko gizonezko eibartarra kotxetik irten ezinda geratu da, larrialdi zerbitzuak bertaratu eta suhiltzaileek ateratzea lortu duten arte. Automobil barruan ez zegoen beste inor, baina gidaria larriki zaurituta Donostia Ospitalera eraman dute.