500 auto gutxiago egunero autopistatik Eibarren

500 auto gutxiago egunero autopistatik Eibarren
2012/02/06 eta kitto!

AP-8 Bilbao eta Behobiaren arteko autopistan jaitsi egin da azken aldian Eibartik egunero pasatzen den auto kopurua, adituek diotenez krisiaren eraginez. Gaur egun 26.000 dira egunero gure herritik igarotzen direnak.
Bestalde, AP-1 Eibar eta Gasteiz lotzen dituen errepidean, azken aldian 13.500 auto inguru zirkulatzen dute egunero. Kopuru horrek %4ko igoera erakusten du azken datuekin alderatuz, kamioien kasuen %7raino igotzen dena.