Amañako Jai Batzordeari 18.000 euroak barixakurako ordaintzea exijitu diote

Amañako Jai Batzordeari 18.000 euroak barixakurako ordaintzea exijitu diote
2015/07/21 eta kitto!
Amañako Jai Batzordeari SGAE-k eskatutako dirua, 18.000 euro baino gehiago aste honetan, barixakurako ordaintzea exigitu dute. Gauzak horrela, eta besteak beste abokatu bat kontratatu ahal izateko, Josean Alberdi "Goma" jai batzordeko kidea bizikleta bat zozketatzeko errifak saltzen hasi da, Untzagan (La Eibarresako arkupeetan). Erosten duenak euro bat ordainduta bizikletaren zozketatako bost zenbaki hartuko ditu. Irabazlea ONCE-ren uztailaren 28ko zenbaki saridunaren azken lau zifrekin bat datorren zenbakia izango da.