Armeria Eskolaren mendeurrenaren inaugurazioa

Armeria Eskolaren mendeurrenaren inaugurazioa
2012/01/26 eta kitto!

Gaur arratsaldean, 18.00etan egingo dute Armeria Eskolaren Mendeurrenaren inaugurazio-ekitaldia ikastetxeko areto nagusian. Bertan izango dira, besteak beste Martin Garitano Gipuzkoako Diputatu Nagusia, Isabel Celaá Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua eta Miguel de los Toyos alkatea, mendeurrenaren ingurukoak antolatzen dihardutenek gonbidatutako beste askorekin batera. Ekitaldirako gidoiari jarraituta, eskolaren atarian ohorezko aurreskua dantzatuta hasiko dute arratsaldeko saioa eta, jarraian, Goruntz abesbatzaren emanaldia, hizlarien interbentzioak, mendeurrenari buruzko bideoaren proiekzioa, mendeurrenaren kartelaren aurkezpena, Urrezko Liburuan sinatzea eta piskolabisa (azken hori frontoian) etorriko dira.