"Artestura Feministak" lehiaketa antolatu du Emakumeen Etxeen Sareak emakumeen sormena bultzatzeko

"Artestura Feministak" lehiaketa antolatu du Emakumeen Etxeen Sareak emakumeen sormena bultzatzeko
2017/07/04 eta kitto!


Emakumeen Etxeen Sareak antolatutako “Artestura Feministak” lehiaketaren berri eman du Andretxeak. Lehiaketaren  helburua  emakumeen sormena eta produkzio artistikoa  bultzatzea da, eta ikusgarri egitea eta aintzat hartzea haien lanak,  artea lanbide izan edo ez izan artea sortzen ari diren artista emakumeak ezagutzera emateko.

Gero, sareko emakumeen etxe guztietatik pasatuko den erakusketa ibiltari bat egingo da.





Lanak aurkezteko epea 2017ko irailaren 29an bukatuko da, eta PEGORAN (Untzaga plaza 1, Udaletxeko beheko solairuan) aurkeztu ahal izango dira jendaurreko ordutegian.

400 euroko 8 sari eta 200 euroko 8 aipamen berezi emango dira.

18 urtetik gorako emakumeei zuzendutako lehiaketa da. 

Hurrengo estekan informazio guztia eta lehiaketan parte hartzeko oinarriak ere aurkituko dituzue: http://andretxea.kzcomunidades.net/eu/html/Berriak/ArtesturaFeministakLehiaketa/4/228.shtml


Edozein zalantza izatekotan, deitu 943 70 08 28 zenbakira, Andretxera joan  (Zezenbide 9, baxua), edo idatzi lasai andretxea@gmail.com  helbide elektronikora.