Babestutako 42 etxeen zozketarako behin-behineko zerrendak argitaratuta

Babestutako 42 etxeen zozketarako behin-behineko zerrendak argitaratuta
2012/01/25 eta kitto!

Iparragirre kaleko 10ean 42 Babes Ofizialeko Etxe esleitzeko behin-behineko zerrendak onartu eta argitaratu ditu Udalak, bigarren oinarriko betebeharrak betetzen dituztenek egindako eskaerak aukeratuta. Erroldatze eta diru sarrerei dagozkien betebeharrak betetzen ez dituztenei dagozkien zerrendak ere onartu dituzte. Zerrenda guztiak (zozketarako onartutakoen zein baztertutako lagunena) Pegora Herritarren Zerbitzurako Bulegoan zein udalaren webgunean kontsultatzeko moduan ipini dituzte eta erreklamazioak egiteko azken eguna otsailaren 3a izango da. Behin-behineko zerrendak behin-betikoak izatera pasatuko dira egun horren ostean eta, aurreikusitako epeak betez gero, otsailaren erdialdera zozketa egingo dute. 500 lagun baino gehiagok izango dute zozketan parte hartzeko aukera eta eraikiko dituzten etxebizitzen prezioa 125.000 eurotik 158.000 eurora bitartekoa izango dela aurreratu dute, tamainaren arabera (logela bi eta hirukoak egingo dituzte).