Batukada Feministan parte hartzeko azken egunak

Batukada Feministan parte hartzeko azken egunak
2015/03/27 eta kitto!

Datorren eguaztenean, apirilaren 1ean, amaituko da Batukada Feministan parte hartzeko izena emateko epea. Izena Pegoran eman daiteke eta gero zazpi ostegun eta zapatu batean egingo dira entseguak San Andres ikastetxean, arratsaldeko 18.00etatik 20.30etara, guztira 20 ordutan: apirilaren 16an eta 23an, maiatzaren 7an, 21ean eta 28an eta ekainaren 4an, 18an eta 20an. Eibarko Udaleko Berdintasun Sailak, Emakumearen Mahaiaren lankidetzaz antolatutako tailer hori Arantxa Vicedo musikaria eta konposatzaileak eta Ainara Sarasketa perkusio-joleak eskainiko dute. Ikastaroaren prezioa 15 euro da Eibarren erroldatutako emakumeentzat eta 20 euro gurean erroldatuta ez daudenentzat. Gehienez 20 emakumek hartu ahal izango dute parte batukadan eta, izena gehiagok ematen badute, zozketa egingo da apirilaren 13an Pegoran bertan.