Bihar izango da VIII. Lore, Landare eta Zuhaitz azoka Urkizun

Bihar izango da VIII. Lore, Landare eta Zuhaitz azoka Urkizun
2018/03/16 eta kitto!
Udaberriko lore eta landare azoka egingo da bihar Urkizun, Debemen elkarteak eta Eibarko Udalak antolatuta. Goizeko 09:00etan zabaldu eta 14.00etan itxiko dute eta, tartean, 11:30ean lorak landatzeko tailerra eskainiko dute. Aurreko urteetan bezala, oriangoan ere mota askotako produktuak bilduko ditu azokak: sasoiko landare eta lore aukera zabala, landare apaingarriak, landare usaintsuak, jatekoak, sendabelarrak, kaktusak… Horrekin batera, artisauek ekoiztutako produktu kosmetikoak eta osagarri naturalak ere egongo dira salgai, baita landatzeko haziak ere.

lore azoka03