C hepatitisak kaltetutakoen hitzaldia gaur Portalean

C hepatitisak kaltetutakoen hitzaldia gaur Portalean
2015/02/10 eta kitto!

Gaur (martitzena, hilak 10), 19.00etan hasita, “Evitables. Doce muertes diarias por Hepatitis C” izenburuko hitzaldia eskainiko dute Portalean gaixotasun horrek Kaltetutako Plataformako ordezkariek. Ekitaldia Juan Sanchez Vallejo sendagile psikiatriak aurkeztuko du eta Mario Cortes plataformako presidentea eta Angeles Fernandez diruzaina izango dira hizlariak. Ezkerra Berdeak-ek babesten duen Ezkergunea kultur elkartiak antolatu du ekitaldia.