Dentibus-a Txaltxa Zelaian egongo da gaur, egun osoan

Dentibus-a Txaltxa Zelaian egongo da gaur, egun osoan
2011/10/31 00:00
eta kitto!

Gipuzkoako Dentisten Kolegioak egunotan garatzen diharduen Aho Osasunaren Astearen kanpainaren testuinguruan, gaur (astelehena, urriak 31) Dentibus izeneko autobusak egun osoa emango du Txaltxa Zelaian, 10.00etatik 13.30etara eta 15.30etatik 20.00etara. Nahi duenak bertara joateko aukera dauka eta bertan ahoa nola duen begiratuko diote, doan. Bestalde, joaten direnen artean lehiaketa antolatu dute, irrifarrerik politena aukeratzeko. Norberak bere irrifarrarren argazkia ordenagailura jaisteko aukera izango du, www.coeg.eu helbidean. Hortzeria eta, orohar, ahoa zaontzearen garrantziaz jabetu gaitezen, botika eta beste hainbat tokitan informazioa zabaltzeko kartelak ipini dituzte eta Juan Antonio Mogel ikastolako umeek Hortzi maskotaren bisita jasoko dute. Chalcha jatetxeak, berriz, bezeroei hortzak garbitzeko kit-ak oparituko dizkie.