Eibarko nepaldarrak kaltetuendako laguntza batzen dabiltza

Eibarko nepaldarrak kaltetuendako laguntza batzen dabiltza
2015/04/29 00:00 eta kitto!

Eibarren bizi diren nepaldarrak Untzagan egongo dira gaur (eguaztena, hilak 29) goiz osoan, 15.00ak arte, Nepalen asteburuko lurrikarak kaltetu dituenei bidaltzeko dirua batzen eta horretarako dauden bide ezberdinen inguruan informazioa banatzen. Hondamendiaren ondoren une latzak bizitzen ari dira Eibarren bizi diren 70 bat nepaldarrak, euren familia eta lagunak onik dauden ala ez jakiteko modurik ez dutelako. Gauzak horrela, mahaian bertan jendeak emandako dirua biltzen dabiltza. Eta Deportiboko Argazkilaritza Taldeko Fernando Retolazak Nepalen berak egindako erretratu ikusgarriak eraman dizkie, horiek salduta lortzen duten dirua hara bidali dezaten. Horrez gain, Gurutze Gorriak banku nagusietan jendearen aportazioak jasotzeko kontuak zabaldu ditu.