Euripean Korrikarekin bat egin zuten eibartarrek

Euripean Korrikarekin bat egin zuten eibartarrek
2015/03/26 00:00
eta kitto!

Euriari aurre eginez, ehunka lagunek egin zioten ongi-etorria Korrikari, euskararen aldeko lasterketari, Eibarren (argazki bilduma dauzka). 15:30ak aldera, Korrika Txikiarekin hasi zen giroa berotzen, eta 17:30ak aldera Ermutik iritsi zen 19. Korrika Eibarrera. Euripean igaro zen Korrika Eibarko kaleetatik, baina giro ezin hobean egin zioten herritarrek harrera euskararen aldeko lasterketari. Martxoaren 19an hasi zen Korrika Urepelen, eta 11 egunez gelditu gabe, Euskal Herria zeharkatuko du hemeretzigarrenez, martxoaren 29an Bilbora heldu arte.