Fernando Muniozgureni omenaldia… bidegilea ere bazelako

Fernando Muniozgureni omenaldia… bidegilea ere bazelako
2011/10/21 eta kitto!

@font-face { font-family: "Arial"; }p.MsoNormal, li.MsoNormal, div.MsoNormal { margin: 0cm 0cm 0.0001pt; font-size: 12pt; font-family: Arial; }div.Section1 { page: Section1; }

Bidegileak’ bilduman Fernando Muniozgureni liburuki bat eskaini zaio. Bertan, bere biografia txiki bat egiten da eta euskeraren alde egin dituen ekintza guztiak jasotzen dira. Horrela, joan den eguenean, Portalean Fernandoren liburuki horren aurkezpena egin zen eta Fernandorentzat omenaldi txiki bat egiteko balio izan zuen. Ekitaldian , gainera, ‘…eta kitto!’ aldizkariaren 20 urteak batzen dituen ale berezia aurkeztu zen.


Portaleko areto nagusia txiki geratu zen eta batzuek zutik jarraitu behar izan zuten ekitaldia. Bertan, Juan Barahona …eta kitto! Euskara Elkarteko presidenteak eta Maria Jose Telleria Euskara-Kultura zinegotziak egin zuten berba hasieran; ondoren, Iñaki Arruti Fernandori buruzko biografia laburarren egileak liburuan jasotako hainbat irudi eta pasadizori errepasoa eman zien eta, amaitzeko, Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak egin zuen berba. Bestetik, Fernandori egindako omenaldi txikia osoagoa izateko, ‘…eta kitto!’-k oroigarri bat eman zion bere alaba Aintzeri.


1987an jaiotako bilduma da ‘Bidegileak’ eta euskeraren alde aritutakoen biografiak jasotzen dira bertan. Egueneko ekitaldian, bestetik, ‘Bidegileak’ bildumaren liburukiak banatu ziren bertara hurbildu zirenen artean. Dena dela, …eta kitto! Euskara Elkarteko bazkide guztiei Fernando Muniozgureni buruzko liburukia etxean banatuko zaie abenduaren 22a eta 23a bitartean.


Aldizkariak 20 urte


Ekitaldiarekin amaitzeko, ‘…eta kitto!’ aldizkariaren ibilbideari buruzko ikusentzunezkoaren proiekzioa egin zen, eta joan den astean argitaratutako ale berezi batzuk banatu ziren.


 


Euskeraren eguna, dorre eta guzti


 


Abenduaren 3an, joan den eguaztenean, Euskeraren Nazioarteko Eguna ospatu zen. Horrela, ekintza ezberdinak egin ziren mundu osoan zehar euskeraren alde, baita Eibarren ere. Horrela, Eibarko Euskalgintzak euskeraren dorrea osatu zuen Untzagan euskararen alde idatzitako mezuak paperez bildutako kaxetan itsatsi eta bata bestearen gainean kokatuz. Eguraldiak asko lagundu ez bazuen ere, euskararen aldeko mezu asko jaso ziren eta dorrea eraiki zen Udaletxearen parean.