Hurrengo egunetan tenperaturek gora egingo dute

Hurrengo egunetan tenperaturek gora egingo dute
2018/02/12 eta kitto!
Guar zaparradak eta tenperaturaren jaitsiera nabarmena izango dugu. Tenperaturaren jaitsierak elur-mailarena ere ekarriko du, ia egun osoan 300-500 metro inguruan egongo da. Tarteka trumoiak jo eta txingorra bota dezake. luntzean atertzera egingo du: bat-batean egingo du behera tenperaturak eta  hainbat lekutan izotza botako du. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da iluntzera arte.

Bihar ere (asteartean)  prezipitazioek ez digute atseden emango, baina tenperaturak pixkanaka gora egingo du. Goizaldean ez dugu hodei gehiegi izangoe eta izotza botako du. Goizak aurrera egin ahala, ordea, hodeiak ugaritu egingo dira eta zerua estalita geratuko da. Horrez gain, prezipitazioa espero dugu. Goizean, prezipitazioa hasitakoan elur-maila 1000 metrotik behera egongo da, baina arratsaldean gorago igoko da. Hasieran hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, baina eguerdian mendebal/ipar-mendebaldera egingo du. Gauean haizea baretu egingo da.

Asteazkenean beste fronte batek euria utziko digu. Hego/hego-mendebaldeko haizea ibiliko da eta horren ondorioz euri txikia egingo du batik bat. Gainera, arratsaldean eta gauean atertzera egingo du. Tenperatura igo egingo da, bai minimoak bai maximoak. Ostegunean eguzkia ikusiko dugu eta tenperaturek Eibarren 20 gradutara igotzea espero da.

Argazkia: Periko Iriondo