Javier Gorosabel astrofisikoa hil da 45 urterekin

Javier Gorosabel astrofisikoa hil da 45 urterekin
2015/04/22 eta kitto!

Javier Gorosabel Eibarko astrofisikoa atzo, apirilaren 21ean, hil zen Donostian. 45 urte zituen bakarrik eta gaur 19.00etan egingo da bere aldeko hileta-elizkizuna, gorpua bertan dela, San Andres parrokian. Astrofisikoaren ibilbidea benetan txapela kentzeko modukoa izan da eta 2003tik, NASAk kontratatuta, Baltimoren dagoen Hubble espazio-teleskopioaren zientzia institutuan jardun eta gero, 2006tik hona Andaluziako CSIC-en zientifiko titular gisa egin du lan, Granadan bizi zela. Aurretik, Amsterdam-eko Unibertsiatean, Berkeleykoan, Harvard-en, Alemaniako Max Planck institutuan, Txileko Obserbatorio Astronomiko Australean, Milanekoan, Tautenburg-ekoan, Edinburgoko Astronomia Zentroan... egin ditu bere aportazioak.  200 artikulotik gora idatzi ditu eta bere ikerketek 7.000 aitormen baino gehiago izan dituzte. Gure herrian ere hainbat aldiz izan da hitzaldiak eskaintzen, azken urteotan Ikasten elkartekoek gonbidatuta.