Kanposantua ordutegi berezian zabalduko dute bihartik aurrera, 08.00etatik 20.00etara

Kanposantua ordutegi berezian zabalduko dute bihartik aurrera, 08.00etatik 20.00etara
2011/10/28 eta kitto!

Martitzena (Azaroak 1) Domusantu Eguna dela-eta, datozen egunotan ordutegi berezian zabalduko dute kanposantua, azken urteotako martxari jarraituta: bihar (zapatua, hilak 29), etzi (domeka, hilak 30) eta etzidamu (astelehena, hilak 31) goizeko 08.00etan zabalduko dituzte ateak eta iluntzeko 20.00ak arte ez dituzte itxiko, jendeak hilobietara lorak eraman, garbitu eta bestelakoak egiteko tartea izan dezan. Bestalde, urteroko moduan, Domusantu Egunaren biharamonean (azaroak 2, eguaztenean) kanposantuko kaperan meza ospatuko da 11.00etan.