Karpa moreak eta elkarretaratzea Emakumeen Egunean

Karpa moreak eta elkarretaratzea Emakumeen Egunean
2012/03/08 00:00
eta kitto!

Herriko andra-elkarteek gaurko ekitaldi bi antolatu dituzte Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira: 11.00etatik 13.00etara eta 16.30etatik 18.30etara Untzaga plazan informazioa banatzeko karpa moreak egongo dira martxan, Eibarko Emakumeen Mugimenduak antolatuta. Bertan, besteak beste, Andretxea eta Eibarko Emakumeen Mugimenduari buruzko informazioa jasotzeko aukera izango du nahi duenak. Eta, horrez gain, 13.00etan elkarretaratzea egingo da Untzaga plazan, honako leloari jarraituta: "Krisiak ez ditzala emakumeen lan-eskubideak zapaldu".