Lan munduari lotutako tailerrak

Lan munduari lotutako tailerrak
2012/01/26 eta kitto!

Urtarrilean bertan hasitako bideari jarraituta, datozen egunetan ere Lanbidek eta Udalak antolatutako talde-tailerrek jarraipena izango dute: otsailak 1ean "Lan bilaketan komunikazio eredu berriak" izenburukoa emango dute, 15ean "Zure lan etorkizunerako begirada" izenekoa, 22an "Zure marka eraiki; Komunikazio teknikak" izenekoa, 29an "Lana eta ikasketak atzerrian" delakoa eta martxoak 14an "Atzerritarrak; Egoera administratiboa" izenekoarekin amaituko dute oraingoz eskaintza. Tailer guztiak Portalean (ikastaro gelan, 3. pisuan) emango dituzte, 10.00etatik 13.00etara, eta parte hartu nahi duenak derrigorrez izena eman beharko du aldez aurretik, 943 82 01 80 telefonora deituta, svo@debegesa.com helbidera idatzita edo www.lanbide.net webgunean sartuta.