Mendeurrenaren ‘Orbea’ bizikletak badu jabea

Mendeurrenaren ‘Orbea’ bizikletak badu jabea
2012/02/20 eta kitto!

Armeria Eskolako mendeurrena dela-eta egindako zozketako irabazlea Paul Unamuno Galarza izan da. Zozketa Orbeako establezimendu ofiziala den Ermuko Bicicletas Agirre dendan egin zen eta han jaso zituen irabazleak ‘State’ bizikleta, ‘Thor’ kaskoa eta Orbeako elastiko ofiziala. Argazkian, irabazlearekin batera, dendako Rafael Agirre eta Armeria Eskolako Iñaki Urbieta daude.