Saharako errefuxiatuei laguntzeko janaria biltzen dihardute

Saharako errefuxiatuei laguntzeko janaria biltzen dihardute
2015/01/20 eta kitto!

Eibar-Sahara elkarteak hilaren 31ra arte batuko ditu errefuxiatuei laguntzeko janaria eta premiazko beste produktuak, otsailean 11. Sahararen Aldeko Euskal Karabanan kanpamentuetaraino eramateko. Lagundu nahi duenak lekaleak, pasta, arroza, hegaluzea eta sardinak oliotan, azukrea eta konpresak erosi eta horiek biltzeko dendetan prestatu dituzten tokietan laga ditzake: Eibarren Eroskin (Urki, Urkizu eta Ipuruan), BM supermerkatuan, Villalban, Isasi okindegian eta El Corte Inglesean; eta Elgoibarren, Eroski eta Netto supermerkatuetan. Miguel de los Toyos alkateak kanpainari babesa eman dio eta, herritarrak laguntzera animatzeaz gain, errefuxiatuei bidaltzeko hainbat produktu erosi ditu.