Saharako umeei harrera egin die alkateak

Saharako umeei harrera egin die alkateak
2015/07/07 eta kitto!

Eibarko hiru familiekin batera uda igarotzera etorri diren Saharako hiru umeei, hartu dituzten familiei eta Eibar-Sahara Elkarteko ordezkariei harrera egin die gaur (martitzena, hilak 7) Miguel de los Toyos alkateak. Mariem (9 urte), Hamza (9 urte) eta Bachir (12 urte) ekainaren azken egunetan ailegatu ziren gurera, Eibar-Sahara Elkartearen bitartez, eta abuztuaren amaieran bueltatuko dira Tinduf-eko errefuxiatu kanpamentuetako euren etxeetara. Bien bitartean, hemen emango dituzten bi hilabeteetan umeek euren eguneroko errealitatetik aldendu eta toki eta ohitura berriak ezagutzeko aukera izango dute. Agurtu aurretik, alkateak Ego Ibarrak iaz argitara eman zuen "Eibarko umien kuadernoa" oparitu die umeei. "Oporrak Bakean" programari jarraituta, Eibar-Sahara Elkarteak zuzenean Eibarko familietara umeak ekarri dituen lehen aldia da.