Saharara bidaltzeko elikagaiak batzeko kanpainia abian da

Saharara bidaltzeko elikagaiak batzeko kanpainia abian da
2012/01/24 eta kitto!

Eibar-Sahara elkartekoek, aurreko urteotako martxari jarraituta, Tinduf-en bizi diren errefuxiatu sahararrei laguntzeko elikagai eta higiene-produktuak batzeko kanpainia abiarazi du. Urtarrila amaitu bitartean martxan egongo den kanpainia Eibar eta Elgoibarko ikastetxe eta dendetan garatzen dihardute. Eibarren kanpainiarekin bat egin duten dendak honako hauek dira: Eroski, El Corte Inglés, Villalba supermerkatua (Proxim), BM, Dia eta Isasi okindegia. Errefuxiatuek gehien behar dituzten produktuak, berriz, hauek dira: arroza, lekaleak, pasta, atuna, sardinak oliotan, azukrea, olioa, konpresak eta nagusiendako pixoihalak. Nahi duenak, kanpainarekin bat egin duten edozein dendatan izango du produktuak emateko aukera.