Igandean Untzagatik Ipuruara igoko den kalejira ETBko dokumental baterako grabatuko dute
2017/10/11
19:03
eta kitto!
Eibar Kirol Elkarteak eta Peñen Federazioak datorren domekan Untzagatik 11:15ean abiatu den kalejiran parte hartzeko deialdi berezia egin diete Eibar Foball taldearen eta Deportivo La Coruñaren arteko neurketa ikustera Ipuruara joateko asmoa duten jarraitzaile guztiei. Kalejira hori gabonetan ETBn emango duten dokumental batean azalduko da, eta Jonh Stewart eskoziar gaiteroa ez ezik Os Galaicos gaita-taldeko kideak ere izango dira bertan.
FILMAK media ekoizleak egingo du Eibarri buruzko dokumentala. "Aitzaki moduan SD Eibar hartuta, Eibarko herria eta herritarren nortasuna eta balioak transmitituko ditu dokumentalak: talde-lanaren garrantzia, umiltasuna, ahalegina, konstantzia, anbizioa baina eguneroko lanean oinarritutakoa... Beraz, jarraitzaile guztiak animatu nahi ditugu domekako ekitaldian parte hartzeko".