Zatoz Tantanez Tantan-en aurkezpenera

Zatoz Tantanez Tantan-en aurkezpenera
07 Mai
11:03

“Tantanez Tantan, Eibarren euskeraz blai!” goiburu hartuta maiatzeko hirugarren zapatuan ailegatuko zaigu herrira euskeraren olatua. Aurreko edizioetan baino ordubete lehenago, eguerdiko 12:00etan abiatuko da olatua Urkusuko iturritik. Gantxila urez bete eta eskuz esku, giza katean, Untzagaraino eramango dugu, herria zeharkatu ostean.

Eibarko euskalgintzako taldeak hilabeteak daramatza ekitaldia antolatzeko bilerak egiten. Martitzenetan elkartzen dira Arrate Kultur Elkartean, ekitaldia goitik behera lotzeko. Aurten, gainera, izango da berritasunik, udazkenean Eibarren antolatuko den Euskaraldiarekin bat egingo duelako olatuak. 13:00etan gantxila Untzagara ailegatu eta gero aurkeztuko da Euskaraldia gure herrian.

Baina horren aurretik bada beste hitzordu garrantzitsu bat. Maiatzaren 8an, martitzena, aurtengo “Tantanez Tantan” aurkeztuko da Eibarko Bizikleta Plazan, 18:45ean, eta Euskalgintza osatzen duten taldeek dei egiten die herritarrei: “ekitaldi jendetsua egin nahi dugu, eibartarren berotasuna eta babesa sentitu nahi dugu, eta horregatik dei egiten diegu maiatzaren 8ko aurkezpenean egon daitezen”. Ekitaldi horretan aurkeztuko da aurtengo kartela eta gantxilaren irudia daraman pegatinak ere banatuko dira.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »