Txokolate-jan solidarioa bihar Untzagan Isekin elkarteari laguntzeko

Txokolate-jan solidarioa bihar Untzagan Isekin elkarteari laguntzeko
2017/02/16 eta kitto!
Bihar, barkixakua,  arratsaldeko 17:00etatik aurrera txokolate-jana egingo da Untzagako karpan: txokolatea eta 3 bizkotxo 2 eurotan hartzeko aukera izango du nahi duenak (700/1000 bitartean banatzeko asmoa daukate) eta batzen duten dirua Isekin, gaixotasun arraroak dituzten umeen elkarteari laguntzeko izango da. Ekimena Bapobapo.com enpresakoek antolatu dute, moduren batean Eibar eta Ermuan izandako harrera eskertzeko eta, bide batez, izaera sozialeko elkartiari laguntzeko. Eroskik diruz babestutako ekitaldia izango da.