2015ko Apirilak 25, Larunbata. 11:00


BILATZAILEA


PUBLIZITATEA

Uraren Euskal Agentziak eta Debegesak ibaia birsortzen jarraitzeko hitzarmena sinatu dute

2009an hasitako Deba ibaia berreskuratzeko eta balioa emateko programa integrala izenburuko proiektuari jarraituta, Uraren Euskal Agentziak eta Debegesak ibaia birsortzen jarraitzeko hitzarmena sinatu dute gaur goizean Iñaki Urrizalki Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiak eta Juan Angel Balbás Debegesako zuzendariak. Lankidetzarako hitzarmenak urtebeterako balioa izango du (2012-2013) eta proiektu bi biltzen ditu: Ego ibaiaren ingurua birsortzearen ingurukoa batetik eta, bestetik, inguruko beste zonalde degradatuak hobetzeko azterketa egitearen gainekoa. Hitzarmenak bi ekimen ezberdin biltzen ditu. Batetik, Ego ibaiaren ingurumen-hobekuntza eta birsortze aurreproiektuaren garapena eta, bestetik, Deba eta Ego ibaietan degradatutako ingurune desberdinen hobetze, birsortze eta birnaturalizatze jarduerak garatzeko bideragarritasun azterketa burutzea.

HAUTESKUNDEAK 2012

Elkarrizketak

subir

  • Luz Maceira, ikertzailea: "Emakumeen aztarnak batuta, iragana berreraiki nahi dugu"

    Badira hilabete batzuk "Emakumeen Aztarnak Eibarko Industrializazio-prozesuan" izenburuko proiektua abiatu zela. Luz Maceira, Zaida Fernandez eta Savina Lafita gure herriko emakumeek iraganean eta, batez ere, industrializazio prozesuan bete zuten tokia eta izan zuten garrantzia aztertzen dabiltza, udalak eta Andretxeak lagunduta. Emakume horiei buruzko informazioa batzeko orduan aparteko garrantzia daukate hilean behin Untzagako jubilatu etxean egiten dituzten bilera irekiek. Parte hartzen animatzen direnek gaiaren inguruan dakitena bilerara joandako beste guztiekin partekatzen dute eta, horrela, bildutakoen artean sortzen joaten diren elkarrizketen bitartez emakume horien aztarnak batzen joaten dira, gerora aztarna horien mapa osatzeko asmoz. Ikertzaileetako batek, Luz Maceirak azaldu dizkigu proiektuaren nondik norakoak.

    - Nolatan ekin zenioten "Emakumeen Aztarnak Eibarko Industrializazio-prozesuan"...


  • Nuria eta Sofia, musikariak: “Kontzertuekin dirua lortuz gero, maketa grabatu nahi dugu”

    Musika txikitatik arnastu duten lagun minak dira. Nuria Robleño (pianojolea) eta Sofia Machin (abeslaria) taldea osatu berri dute. Izena? Oraindik ez dakite. “Nuria and Sofia” izenpean irekiko dute Youtube kanala haien grabaketak igotzeko. “Ez ditugu bideo kutreak igo nahi, profesionaltasunez hasi nahi dugu”, horrela, lagundu nahi dieten bideo sortzaile adituei mezua bidaltzen diete. Bien bitartean, …eta kitto!-ko sare sozialetara aurrerapen txiki bat igo dugu.

    - Nola bururatu zitzaizuen taldea sortzea?Lagun minak izan gara beti eta musika kontuetan ibili...


  • Gaztelerarekin arazoak dituzten euskaldun zaharren Kluba Eibarren

    Datorren martxoaren 10ean, martzitzena, “Erdaldun berrien kluba” bakarrizketa eskainiko digu Olatz Pagalday eskoriatzarrak Portalean, arratsaldeko 19:00etan. 19. Korrika Kulturalaren barruan ...eta kitto!-k antolatutako ekitaldietako bat da eta euskararen erabileraren inguruko gogoeta bultzatu nahi du jendearengan. Beti ere umore klabean eta ikusleei ikuskizun alaia eta atsegina eskaintzeko asmoz.

    - Zer da “Erdaldun berrien kluba”?Batetik, Erdaldun Berrien Kluba, Arrasateko AED elkarteak...


  • Ur Apalategi, idazlea: “Nire kontuen helburua, egia izan baino, egiaren sentsazioa ematea da”

    Paue eta Aturriko Herrietako Unibertsitatean Euskal Literaturako irakaslea da “Fikzioaren izterrak” ipuin liburuarekin Euskadi Literatura Sariaren irabazlea. Aurretik “Gauak eta hiriak” eta “Gure Gauzak S.A.” eleberriak argitaratu zituen idazlea martitzenean (hilaren 3an) Portalean izango da, Harixa Emoten tailerrean, bere ipuin liburuaren nondik norakoak argitzen, 19.00etan hasiko den saioan.

    - Zergatik nobelak egitetik ipuinetarako jauzi hau?Bi nobela jarraian idatzi ondoren, banuen...


  • Bea Martxueta, LABeko politika sozialetako idazkaria: "Karta Soziala eskuan, bigarren faseari ekiteko garaia ailegatu da"

    Martxoaren 14an "Aldaketa soziala orain!" goiburuari jarraituta manifestazioak egingo dira Bilbon eta Iruñean, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak jasotzen dituenak paperetik errealitatera saltoa emateko eskatzeko. Aurretik, bihar (martitzena, hilak 3) Arrate Kultur Elkartean karta aurkezteko hitzaldia emango du Bea Martxuetak, 19.00etan hasita. Aurkezpenean, elkarrizketa honetan egindakoaren bidetik, www.eskubidesozialenkarta.com helbidean modu zabalean jasota dagoena laburbiltzen ahaleginduko da.

    - Zer azalduko duzu Eibarren emango duzun hitzaldian? Nondik nora joko duzu?Karta Sozialaren...


  • Aitor Zabala (Erlemundua): “Ardoarekin egiten den bezala, ezti mota asko dastatzen joango gara”

    Erlemundua erlearen eta erlezaintzaren inguruan sortutako proiektu bat da. Otsailaren 24an ezti dastaketa saioa eskainiko du Erlemunduako Aitor Zabalak ...eta kitto!ko lokaletan. Izena emateko epea datorren eguaztenera arte (18ra arte) dago zabalik 5 euroren truke (4'50 euro bazkide eta berbalagunentzako).

    - Zer eskainiko duzu Eibarko ezti dastaketan?Helburua eztiaren inguruan aritzea da. Erleen...


  • Miren Torrealday, irulea: "Gure baserrietan irutea beste etxeko lan bat baino ez zen"

    Orain dela bost urte iruten hasi zenetik, Miren Torrealday-k hamaika aldiz entzun du umetan ikasi genuen Loti Ederraren ipuinaren inguruko erreferentziaren bat. Ulertzekoa ere bada, gutariko gehienok argazki artxibategietatik kanpora desagertutzat ematen genuen irudia nekez errepikatuko baita orain dela urtebete inguru zabaldu zuen Ardilanak-etik kanpora. Gaur egun neska gazte bat goruan iruten ikustea bitxia bada, horretan hasteko bideari interneten ekin ziola entzutea oraindik bitxiagoa egingo zaio askori. Edozelan ere, irule eibartarrak naturaltasun osoz, primeran uztartu ditu antzinako lanbidea eta teknologia berriak.

    - Nolatan hasi zinen goruan iruten?Umetan amamarekin puntu tontoa egiten ikasi nuen eta, luzaroan...


  • Eñaut Elorrieta, abeslaria: “Deserriaren inguruko lan kontzeptuala egin dut”

    Eñaut Elorrieta Ken Zazpi taldeko kantariak bakarkako ibilbidea irekitzen duen lehen diskoa, “Deserriko kantak” aurkeztuko du bihar (zapatua, hilak 7) Coliseoan, gaueko 22.00etan eskainiko duen kontzertuan. Olerki ugari sortu dituen deserrian oinarritutako bere konposizioak ekarriko dizkigu, berezko ukitu batez tindaturik. Zuzeneko ekitaldia zaindua eta berezia izango da, kantuen kalitateaz baliatuz entzulearen barruari hitz eginez. Bere deserritik gure erbestera.

    - “Deserriko kantak” zure azken lana aurkeztuko duzu zapatuan. Zer adierazi nahi izan duzu...


  • Jaione Yeregi (Itxesi dendakoa): “Pertsona eta gorputz guztiak desberdinak gara”

    Datorren martitzenean (hilaren 27an) Jaione Yeregi dietetika eta nutrizio teknikari eibartarrak “Gabon osteko gehiegikeriak arintzeko, zer?” hitzaldia emango du. Ekitaldia ...eta kitto! Euskara Elkarteak Urkizun dituen lokaletan izango da, 19.00etan, eta betiko moduan, interesa duen edonor etor daiteke Jaionek kontatzeko duena entzutera.

    - Zer egin daiteke sasoi honetan gure gorputza arintzeko?Gabonen ondoren proposamenen garaia...


  • Joseba Arginzoniz, argazkilaria: “Hirietan eraikinak ateratzen ditut, baina jendea interesatzen zait”

    Bere bidaietan ateratako 23 argazki erakusten ditu Joseba Arginzonizek El Corte Ingleseko Ekitaldi Aretoan. Eibarko argazkilaria zuri-beltzekoaren aldekoa da eta jendea hartzen du protagonistatzat, “beti ere eurekin errespetuz jokatuta”. Hainbat erakusketa egin ditu dagoeneko eta bidaiak ere hasi da prestatzen argazkiei begira. Erakusketa ere ibilbide gisa antolatu du, “ez da kronologikoa, baina Portugalen hasi eta etxera bueltatzean amaitzen da”. Erakusketa martxoaren 1era arte egongo da ikusgai, egunero 14.00etatik 21.00ak arte.

    - Zaldibarren bizi bazara ere, Eibarren jaioa zara, ezta?Jaio bai, baina lehenengo 13 urteak...


bajar

Blog-ak

subir

bajar

Kudeaketa

Diseinua eta gauzatzea

Laguntzailea