Zabalik dago Euskeraren Transmisioari buruzko Mintegian izena emateko epea

Zabalik dago Euskeraren Transmisioari buruzko Mintegian izena emateko epea
2015/05/04 eta kitto!

Gaur zabaldu du ...eta kitto! Euskara Elkarteak Euskeraren Transmisiori buruzko Mintegian izena emateko epea. Mintegia  maiatzaren 25ean izango da Portalean, 08:45etatik 14:45etara. Matrikulak 15 euro balio du (25 euro bazkaltzera gelditzen direnendako). Izena emateko: normalizazioa@etakitto.eus edo 943 20 09 18. Maiatzaren 21era arte egongo da zabalik matrikula egiteko epea.


Egitaraua honako hau izango da:


08,45 - 09,00:     Akreditazioa eta dokumentazioa.
09,00 - 09,15:     Ongi-etorria.
09,20 - 10,15:     “Etxeko eta kaleko hizkuntza erabileraren arteko loturak: Lasarte-Oriako ikerketa bat”. Pello Jauregi, Hezkuntza Zientzietan Doktorea. EHU.
10,20 - 10,45:     “Familia bidezko transmisioa: guraso euskaldunen diskurtsoak”. Malores Etxeberria. Hernaniko Udaleko euskara teknikaria. Nekane Jauregi. Gipuzkoako Foru Aldundiko euskara tenikaria.
10,50 - 11,15:     “Gurasoak Berbetan: guraso eta familiei zuzendutako mintzapraktika taldeak”. Maider Aranberri. …eta kitto! Euskara Elkarteko teknikaria.
11,20 - 11,45:     “Igandeak jai. Familia giroan euskaraz”. Naroa Cuesta. Geu Elkarteko teknikaria.
11,50 - 12,10:     ATSEDENA.
12,15 - 12,35:     “Erreferenteen garrantzia. Prestigioaren transmisioa”. Gaizka Garitano, Eibar Kirol Elkarteko entrenatzaileari elkarrizketa.
12,40 - 13,25:     “Ahozkotasunaren transmisiotik hizkuntzaren erabilerara”. Miren Artetxe, Euskal Filologian lizentziatua. EHU,
13,30 - 14,45:     “Mahaingurua”. Dinamizatzailea: Jaime Altuna. Urtxintxa Eskola.
14,45 - 14,50:     AGURRA
15,00:     BAZKARIA