Zumaia eta Deba arteko itsas-irteera berriak

Zumaia eta Deba arteko itsas-irteera berriak
2015/07/30 00:00
eta kitto!

Atzo (eguaztena, hilak 29) inauguratu zuten Debako pantalan berria, besteak beste Ana Oregi Ingurumen eta Lurralde Politikako Sailburuaren, Pedro Bengoetxea Debako alkatearen eta Juan Angel Balbas Debegesa garapen agentziako zuzendariaren partehartzea izan zuen ekitaldian. Pantalanarekin batera, Euskal Kostaldeko Geoparkearen eskaintza turistikoa osatzera datozen bi itsas-irteera berrien aurkezpena egin zuten. Itsasontziz Deba-Zumaia arteko ibilbidea egingo duten bisita gidatu berriak atzo bertan abiatu ziren: ordubeteko zeharkaldian bidaiariek itsas-barrutik Geoparkeko kostaldeko (Mutriku-Deba-Zumaia) flyscharen edertasunaz gozatzeko aukera izango dute, gida baten azalpenak entzuten dituzten bitartean. Irteera biek Zumaia eta Deba arteko ibilbidea egingo dute itsasoz, bi zentzuetan, eta bakoitzaren aukeraren arabera, Debako pantalana izango dute abiapuntu edota helmuga.