Guinness errekorra gainditzeko ekitaldiari buruzko azalpenak emateko bilera egingo da gaur ...eta kitto!-n

Guinness errekorra gainditzeko ekitaldiari buruzko azalpenak emateko bilera egingo da gaur ...eta kitto!-n
2017/05/25 eta kitto!
Datorren ekainean aurkeztuko da "Eibarren AKEBAI" plataforma eta egitasmoa. Horri ekiteko, eta aurkezpen moduan, ekainaren 22an, iluntzean, Untzagan Guinness errekor bat gainditzen ahaleginduko gara. “Irudi baten eraldaketa” kategorian hartuko dugu parte, "Eibarren AKEBAI" plataformaren logotipoa guztion artean irudikatuta. Helburua, 2015ean Dubain egin zuten marka hobetzea da eta, horretarako, Dubaiko ekitaldi horretan elkartu ziren 2.350 lagunak baino gehiago, 2.500 bat elkartzea lortu behar dugu. Horren guztiaren berri emateko aste honetan hainbat bilera egiten ari dira eta AZKEN BILERA GAUR IZANGO DA, 19:00ETAN …ETA KITTO! EUSKARA ELKARTEAREN EGOITZAN (URKIZU, 11 SOLAIRUARTEAN). Orain arte gerturatu den jendeak oso ondo hartu du ekimena eta bileretara joandakoak ekitaldiarekin bat egiteko prest agertu dira. Orain dela astebete 40 laguneko lantaldea zena boskoiztu egin da auzo bakoitzean sortu diren taldeei esker.

https://youtu.be/2fGeLJVNWLA

Hori bai, errekorra gainditzeko 2.500 lagun elkartu beharko gara eta, ekitaldia antolatzeko lanak errezteko aurretik izena ematea derrigorrezkoa da. Horretarako www.akebai.eus webgunea ipini da martxan, nahi duenak hor dagoen formularioa bete eta parte hartzeko aukera izateko (6-12 urteko umeak ikastetxean apuntatuko dira). Ekitaldiari buruzko xehetasunak ere helbide horretan ematen joango dira, lotzen joan ahala. Animatu eta eman izena, denon artean Guinnessa lortuko dugu eta!

akebai bilera10