Hasi dira Juan Antonio Mogel auzoko drainatze-sarea konpontzeko beharrak

Hasi dira Juan Antonio Mogel auzoko drainatze-sarea konpontzeko beharrak
2016/09/13 eta kitto!
Hezetasun arazoak konpontzeko asmoz, gaur hasi dira Juan Antonio Mogel auzoan drainatze-sarea hobetzeko beharrak. Horretarako hodi berria ipiniko dute arazoa duten etxeen fatxada ondoan, euri-urak jasotzeko eta euri-uren sarearen kutxatiletara eramateko. Lanak 9. eta 12. zenbakien artean hasiko dira, eta, gero, 1. eta 8. zenbakien artean jarraituko dute. Artzamendi enpresak egingo ditu lanak, zortzi asteko epean. Beharrak 88.511 euroan adjudikatu dira.