Hazilan egitasmoari buruzko saio informatiboa eskainiko du Debegesak eguenean

Hazilan egitasmoari buruzko saio informatiboa eskainiko du Debegesak eguenean
2017/09/26 eta kitto!
Hazilan programan parte hartu nahi duten herritarrentzat informazio saioa eskainiko du Debegesa garapen agentziak bere egoitzan, eguenean (hilak 28an), 15:00etan, programari buruzko informazioa eman eta zalantzak argitzeko. Goi mailako heziketa zikloa edo unibertsitate ikasketak amaituta dituzten 20 eta 44 urte bitarteko langabetuei lana bilatzen laguntzeko asmoari jarraitzen dion egitasmoa da Hazilan eta laugarren edizioa abiarazi du Debegesak. Parte hartzeko interesa duten herritarrek irailaren 30a baino lehen eman beharko dute izena, debegesa.eus webgunearen bitartez. Baldintzak betetzen dituzten hautagai guztien artean, aukeraketa prozesu bat egingo da, curriculumak aztertuz eta elkarrizketak eginez. Bi hilabetez luzatuko da programa eta plazak mugatuak dira.