Henna tailerrerako izena emateko epea zabalik dago

Henna tailerrerako izena emateko epea zabalik dago
2018/02/19 18:31 eta kitto!
…eta kitto! Euskara Elkartearen eskutik henna tailerra egingo da martxoaren 1ean (eguena), 18:30etik 20:00etara elkartearen lokalean (Urkizu, 11 solairuartea). Izen ematea gaur zabaldu dute eta interesa duenak 943 20 09 18  telefonora deitu dezake edo, bestela, ongietorri@etakitto.eus helbidera idatzi. Tailerra Berbalagunentzat bereziki antolatu dute eta, beraz, horiek izango dute lehentasuna izena emateko orduan. Bete bariko tokirik geratuko balitz, izen-ematea gainontzeko guztientzat zabalduko dute.Henna tailerra