"Heroes" antzezlana bertan behera laga behar izan dute, gaixotasunagatik

"Heroes" antzezlana bertan behera laga behar izan dute, gaixotasunagatik
2017/02/24 09:21
eta kitto!
Martxoaren 5ean taularatzekoa zen Txalo konpainiaren “Heroes” lana bertan behera laga behar izan dute, gaixotasunagatik: “Lanaren protagonistak Juan Gea, Luis Varela eta Iñaki Miramon dira. Luis Varela aktorea jausi egin zen duela hamabost egun. Nahiz eta antzezleek emanaldiekin jarraitzeko ahalegindu, oraindik ez da errekuperatu eta bertan behera utzi behar izan ditu datetan gertuen zituen konpromisoak.” Hala ere, Eibarko Udalak beste data batzuetan programatuko du obra.

Gauzak horrela, Eibarko 40. Antzerki Jardunaldiei hasiera eman behar zien lanaren ordez Pentacion konpainiaren “Bajo el ala del sombrero” eskainiko dute (martxoaren 5ean, 20:30ean). Juan Valderrama eta Anabel Beloso dantzariak dira lan honetako protagonistak, Ruben D. Levaniegos, Manuel Molina eta Manuel Luque musikariekin batera.

Erositako sarrerak itzultzeko bideak

Bestalde, “Heroes” ikusteko sarrerak itzultzeko moduak hauek dira: leihatilan erositakoak Coliseoko leihatilan bertan, astelehen eta barixakuetan, 17:30etik 19:30era; Internet bidez edo kutxazainean hartutakoak, berriz, automatikoki itzuliko dira. Eta, nahi izanez gero, sarrera leihatilan erosi dutenek “Baja el ala del sombrero” emanaldia programatu berria ikusteko sarrerak hartu ahal izango dituzte trukean.