Herriko ikasleak bikain ibili ziren bakailaoa pil-pil erara prestatzen

Herriko ikasleak bikain ibili ziren bakailaoa pil-pil erara prestatzen
2016/11/21 11:12 eta kitto!
Eibarko Bakillauaren Kofradixiak antolatuta atzo jokatu zen Eskolarteko Bakailao Txapelketa, Untzagan. Herriko ikasleek, 12 eta 16 urte bitarteko neska-mutilek osatutako 27 bikotek hartu zuten parte txapelketan, bakailaoa pil-pil erara prestatzen eta txapeldunak Angie Alfonso eta Itziar Larzabal (14-16 urte) eta Maider Arrazola eta Ana Portugal (12-14 urte) izan ziren. Karpa barruan sortu zen giro ederra ikusi nahi baduzue, zabaldu gure argazki bilduma.