Gaur abiatu da Hezkuntzaren Aldeko Astea

Gaur abiatu da Hezkuntzaren Aldeko Astea
2015/04/20 eta kitto!

Gaur (astelehena, hilak 20) abiatu da Hezkuntzaren Aldeko Munduko Ekintza Astea eta, azken urteotako martxari jarraituta, aurten ere Eibarren hainbat ekitaldi berezi antolatu dituzte horren harira: hilaren 26ra arte kanpainari eskainitako interes gunea egongo da Juan San Martin liburutegian eta, besteak beste, Hezkuntzaren Aldeko Astearekin lotutako materiala eta liburuen eta DVD-en mailegua eskainiko dituzte. Ekitaldi nagusia, berriz, eguenean (hilaren 23an) egingo da Untzagan, 11.45etan hasita: "Nazioarteko Parlamentuaren Batzarra, denontzako hezkuntza aldarrikatzeko" izenburuari jarraituta, antzezlan modukoa egingo dute Aldatze eta Amaña ikastetxeetako ikasleek eta Garagunekoek, besteak beste.