Ikasgela Ibiltariak geldialdia egingo du uztailaren 4ean Txaltxa Zelaian

Ikasgela Ibiltariak geldialdia egingo du uztailaren 4ean Txaltxa Zelaian
2017/06/27 eta kitto!
Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza eta Heziketa Bereziko ikasle eta irakasleen sentsibilizaziorako heziketa kanpaina da Ikasgela Ibiltaria. Gipuzkoako hainbat udalerritatik igaroko da uztailean zehar eta 4ean geldialdia egingo du Eibarren, Txaltxa Zelaian zehazki.

Kanpaina honen helburua programazioaren ikaskuntzaren bitartez lehen adinetan (8-16 urte) dauden haur eta gazteen artean teknologien erabilera egokia eta sortzailea bultzatzea, eta teknologiaren aldeko jakin-mina eta bokazioa sustatzea da.

Ikastaroak dohainik izango dira, eta talde baten orduaren erreserba egiteko edota izen-emate prozesuan laguntza jasotzeko, 943 000 333 telefonora deitu edo info@kode-eskola.eus posta-elektronikora idatzi behar da.

 

EGITARAUA



































10:00 Programatu I  (BETETA)
11:00 Scratch ezagutu (BETETA)
12:00 Bideo-jokoak sortu (BETETA)
13:00 Programatu ordenagailurik gabe
16:00 Programatu ordenagailurik gabe
17:00 Bideo-jokoak sortu
18:00 Webguneak programatu
19:00 Programatu II