Lodosa-Sartagudako ikastolaren jaia eguraldiak zapuztuta

0    Hezkuntza 
Joselu
Lodosa-Sartagudako ikastolaren jaia eguraldiak zapuztuta
06 Ots
12:00

Lur jota eta triste daude Lodosa-Sartagudako ikastolako arduradunak atzorako iragarrita zegoen jaia eguraldiak erabat zapuztu zuela ikusita. Hilabeteak zeramatzaten lanean Nafarroako ikastola horretako gurasoek (57 familia dira guztira) eta borondatezko laguntzaileek ikastolaren 25. urteurrena ospatzeko jaia antolatzen. Dituen zorrei aurre egiteko ezinbestekoa zuten jai horren ekarpena eta hitzordura 5.000 bat lagun bildu ziren bakarrik, espero zenaren herena. Errepideak gaizki zeudelako eta jendea beldur zelako, 40 autobus bertan behera gelditu ziren eta jaialdian parte hartzekoak ziren hainbat talde ere ezin iritsita gelditu ziren. Gertatutakoa ikusita, elkartasunezko kontu korrontea (Euskadiko Kutxan: 3035 0153 46 1531026051) zabaldu dute, nahi dutenek euren aportazioa hor egin dezaten.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude