"Oporrak afariketan 2016", iritsi da udako planak egiteko garaia

"Oporrak afariketan 2016", iritsi da udako planak egiteko garaia
2016/04/28 eta kitto!
Iritsi da udako planak egiteko garaia, hona hemen urtero bezala, Eibarko Udalak eta Astixak prestatu duten eskaintza. Lagun berriak egin, jolastu, hondartzara eta mendira txangoak.. .eta hainbat ekintza antolatu ditugu zuen seme-alabek egun ahaztezinak igaro ditzaten!

Norentzat?

L.H.-ko 1.mailatik 6.maila arteko umeentzat

Noiz?

1. Txanda: Ekainaren 27tik uztailaren 8ra

2. Txanda: Uztailaren 4tik uztailaren 15era

Gurasoentzat bilera informatiboak Portaleko Areto Nagusian:


  • Ekainak, 14 19:00etan: 1. maila

  • Ekainak, 15 18:00etan: 2. maila

  • Ekainak, 15 19:00etan: 3. eta 4. mailak

  • Ekainak, 16 18:00etan: 5. eta 6. mailak


Izen ematea: Maiatzaren 2tik 6ra. Goizez 10:30- 13:00,  arratsaldez 16:00-18:00 Indianokua Gaztelekuan (Muzategi kalea, 3. Eibar) edo Online (http://astixa.eus/ ).

 OHARRA: Ordainketaren transferentzia egiterakoan UMEAREN IZENA IPINI (Izen-abizenak) eta ORDAINAGIRIA kaixo@astixa.com helbidera bidali.

Tarifa: 60€ umeko