Udan jolasean 2016 (2010ean jaiotakoentzat udaleku irekiak)

Udan jolasean 2016 (2010ean jaiotakoentzat udaleku irekiak)
2016/04/28 eta kitto!
2010ean jaiotakoentzat aukera ezin hobea eskaintzen dugu Eibarren lagunekin, euskaraz hitz eginez ondo pasatzeko.
Taldeka, hezitzaileekin batera elkar ezagutzeko jolasak, ipuin harrigarriak, igerilekuetara txangoak, eskulanak, kanpo jolasak, jaialdiak eta beste hamaika jarduera gehiago prestatu ditugu, udarari hasiera on bat emateko! Animatu!

Noiz: Ekainaren 27tik uztailaren 8ra (astelehenetik ostiralera), goizeko 10:00etatik 13:00etara, Eibarren.
Izen ematea: Maiatzaren 2tik 6ra 10:30etik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara  Indianokua Gaztelekuan edo internet bitartez ( http://astixa.eus/ ).

 OHARRA: Ordainketaren TRANSFERENTZIA egiterakoan UMEAREN IZENA IPINI  (Izen-abizenak) eta ORDAINAGIRIA kaixo@astixa.com helbidera bidali.

Prezioa: 40 €

Gurasoentzat bilera informatiboa egingo dugu Ekainaren 14an arratsaldeko 18:00etan Portaleko Areto nagusian.