Udal aurrekontuak onartzeko plenoa gaur 09.30etan egingo da

Udal aurrekontuak onartzeko plenoa gaur 09.30etan egingo da
2012/02/10 00:00
eta kitto!

Miguel De los Toyos alkatea pozik agertu zen barixakuan prentsaurrekoan, bihar 09.30etan hasiko den Plenoan aurrekontuak onartzeko akordioa lortu dutelako. PSE eta PPren aldeko botuekin, EAJren abstentzioarekin eta Bilduren ezezkoarekin onartuko dira 2012ko aurrekontuak.
De los Toyosen arabera, lanerako berebiziko erraminta da aurrekontua "krisiaren urterik txarrena izango den honetan". Alkatearen berbetan soiltsaunean oinarritutako aurrekontua onartuko dute astelehenean, "baina anbizio handikoa, baliabideek uzten duten heinean herriak aurrera egin dezan".
Kontaktuak alderdien artean
Gainontzeko alderdiekin kontaktuak izan ostean, PPren babesa, EAJ ren abstentzioa eta Bilduren ezezkoa jaso du PSEren proposamenak. PPrekin akordioa berehalako izan dela aipatu du De los Toyosek, "egonkortasun-akordioa jarraituz hartutako erabakia izan delarik".
EAJ bihar Plenoan abstenitu egingo bada ere, hainbat akordio hitzartu dituzte sozialista eta jeltzaleek. Batetik, Anbulategia dagoen zonalderako partida bat bideratuko da bideragarritasun plana egiteko. Eta bestetik, Errebal eta Matsariako planei bultzada emango zaie.
Bildurekin, ordea, ez du inolako akordiorik lortu PSEk. "Akordioa ez dagoenean, alde bien erantzunkizuna da", alkatearen berbetan. De los Toyosek onartu duenez hainbat akordio lortzear egon dira, baina azkenean ez dira gauzatu. Horrela, Bilduk aurkeztutako zuzenketa guztiak ukatuko astelehenean.