Ipurua Gimnasia Erritmika taldeko Infantilak Espainiako txapeldunak izan dira Guadalajaran

Ipurua Gimnasia Erritmika taldeko Infantilak Espainiako txapeldunak izan dira Guadalajaran
2017/05/01 eta kitto!
Ipurua Gimnasia Erritmikako infantil taldea Kopako txapeldun izan da, Guadalajaran jokatu den txapelketan. June Heredero, Maddi Teran, Indira del Pino, Enara Bilbao eta Lur Aranburuk osatutako taldeak 5 uztairekin egindako ariketan 11,800 puntu eskuratu eta gero.
Maila indibidualean, Kadeteetan Alaitz Aranbarri 18. postuan sailkatu zen eta Ana Portu, berriz, 94. postuan (192 partehartzaileren artean). Eta Infantiletan Ainhoa Bizkarra 29. postuan sailkatu zen, Sara Aranguren 65. postuan eta Izaro Altuna 67. postuan (195 partehartzaileren artean).

IMG_0427