Izarraitzen barrenak ezagutu zituzten zapatuan, Korrika Kulturalaren harira antolatutako irteeran

Izarraitzen barrenak ezagutu zituzten zapatuan, Korrika Kulturalaren harira antolatutako irteeran
2017/04/03 eta kitto!
Korrika Kulturalaren egitarauaren barruan,  Arrate Kultur Elkarteak eta AEK-k antolatuta mendi irteera egin zuten zapatuan. Txangoan parte hartzera animatu zirenek Izarraitzen barrenak ezagutzeko aukera bikaina izan zuten, Inma Mugerza hidro-geologoak gidatutako bisitan.