2.340 sagardo botilak hustu dira

2.340 sagardo botilak hustu dira
2015/10/03 eta kitto!

Arrakastatsua izan da aurten ere ...eta kitto! Euskara Elkartearen eskutik Untzaga egun osoa jai-giroz bete duen Sagardo Eguna. Goienak elkarteko sagardotegietatik ekarritako 2.340 botilak 20.30ak jo orduko hustu ditugu, beste behin jaiarekin bat egitera animatu zareten guztiei esker. Nolako giroa egon den ikusi nahi baduzue, Facebooken #SagardoEguna bilduman aurkituko dituzue gaurko egunak eman dituen argazkirik esanguratsuenak. Eskerrik asko gaurko egunean beharrean edo jaiarekin bat eginda lagundu duzuen guztiei, mundialak zarete!