400 umek hartuko dute parte 19.00etan Urkizutik irtengo den danborradan

400 umek hartuko dute parte 19.00etan Urkizutik irtengo den danborradan
2015/06/24 00:00 eta kitto!

Atzo gauean nagusien danborradak herriko kaleak zeharkatu zituen eta gaur, berriz, umeen txanda izango da, 19.00etatik aurrera Urkizutik abiatuko baita umeen danborrada. Urtero lez, herriko haurrak Urkizutik Untzagaraino joango dira, Oria eta Ustekabe fanfarreek lagunduta. Herriko ikastetxe guztietako haurrek hartuko dute parte aurtengo danborradan, 400 bat umek guztira. Untzagara ailegatzean, 20.30ean, umeen pregoia irakurriko du Umeen Danborradako Danbor Nagusiak. Ondoren, ilarak osatuta alardea eskainiko diete harmailak betetzen pilatuko diren ikus-entzuleei. Gaur arratsalde-gauerako antolatu diren ekitaldiak jarraian:

Ekainak 24, San Juan Eguna
18:00.- Untzaga Plazan, “Siete” antzezlana, Ymedio antzerki taldearen eskutik.
18:00.- Tortilla txapelketa. Txosnetan.
19:00.- Untzaga plazan, Ingalaterratik etorritako Perhaps Contraption bandaren kalejira emanaldia.
19:00.- Urkizun, Umeen Danborradaren irteera, Oria eta Ustekabe fanfarreekin.
19:30.- Elektrotxaranga. Txosnetan.
20:30.- Untzagan, umeen pregoia Umeen Danborradako Danbor Nagusiak irakurrita, eta Alardea.
22:30etik 23:30era.- Untzaga Plazan, berbena La Mundial orkestrarekin.
23:00.- Karaokea. Txosnetan.
23:30.- Soka Dantza Untzaga plazan, Usartza Txistulari Banda eta Kezka Dantza Taldearekin.
00:00.- Suzko erroberak Pirotecnia Astondoaren eskutik.
00:15etik 02:00etara.- Untzaga Plazan, berbena La Mundial orkestrarekin.
00:00.- Mugi Panderoa. Txosnetan.