Amañako jai batzordearen bizikleta 3.550 zenbakiarentzat

Amañako jai batzordearen bizikleta 3.550 zenbakiarentzat
2015/07/29 eta kitto!
Amañako jai batzordeko Jose Antonio Alberdi "Goma" errifa bereziak saltzen ibili da, SGAE-k eskatutako 18.000 euroen ordainketari aurre egin ahal izateko eta, atzoko ONCE-ren zozketari jarraituta, bizikleta 3.550 zenbakiarentzat izan da. Bide batez, Alberdik bere esker ona azaldu nahi die egunotan errifak erosita zein bestela lagundu dioten guztiei.