Aratosteetako argazki albuma aldizkarian eta Facebooken

Aratosteetako argazki albuma aldizkarian eta Facebooken
2012/02/23 eta kitto!

Eguen Zurian ikastetxeetan hasi eta Aratoste Martitzena bitartean, ...eta kitto! aldizkariko argazkilariak Aratosteekin lotutako ekitaldi gehienetara ailegatu dira eta jaiaren isla den argazki-sorta polita osatu dute. Argazkietako asko bihar etxeko buzoian jasoko duzuen aldizkarian ikusteko moduan izango dira, baina horrez gain ...eta kitto!-ren Facebokeeko orrialdean argazki mordoa aurkituko duzue Aratosteetako albumetan klikatuta (ez da beharrezkoa Facebooken izena ematea, edozeinek ikusi eta partekatu ditzake).