Aurten ere 'selfie' lehiaketa egingo dugu

Aurten ere 'selfie' lehiaketa egingo dugu
2015/10/02 eta kitto!

Bosgarren urtez jarraian, aurten ere sare sozialetan jarraipen berezia egingo diogu egunari, #SagardoEguna traola erabilita. Facebook-en, …eta kitto!-ren orrialdean (www.facebook.com/etakittoaldizkaria) zein Twitter kontuan (@etakitto) Untzagan nolako giroa dagoen kontatzen, argazkiak sartzen… joango gara, zuekin partekatzeko. Baina giroa bete-betean bizi duzuenak zuek zarete eta, horregatik, berriz ere Sagardo Eguneko "korrenspontsal" izatea eskatu nahi dizuegu, zuen komentario eta argazkiekin egunaren kronika paregabea osatzea lortuko dugu eta.
Iazkoaren bidetik, aurten ere "selfie" lehiaketa antolatu dugu eta, horregatik, argazkiak ateratzean "selfie" itxurakoak egitera
eta gurekin partekatzera animatu nahi zaituztegu, irabazleak Gorenak elkarteko 13 sagardotegietako botila bana jasoko du.
Zozketa urriaren 7an, datorren eguaztenean egingo dugu. Zuek bidalitako argazkiak eta gure argazkilariek egun osoan egindakoak batuta, egunari buruzko bilduma osatu eta Facebook-eko gure orrian ikusgai ipiniko ditugu bihar bertan. Animatu parte hartzera, sari ederra eraman dezakezue eta!