Dantza txapelketa, disko festa eta txosnak, sanjuanen aurreko asteburuari ekiteko

Dantza txapelketa, disko festa eta txosnak, sanjuanen aurreko asteburuari ekiteko
2015/06/19 eta kitto!

Gaur arratsaldetik (barixakua, hilak 19) aurrera era guztietako jarduerek beteko dute San Juan jaien aurreko asteburu hau: 19.00etatik 21.00etara Sostoa abesbatzakoak Toribio Etxebarria kalean kantuan ibiliko dira eta, horrekin batera, gaur bertan zozketatuko duten otarraren errifak salduko dituzte. Eta 19.00etan Untzagatik trikipoteoa abiatuko da, txosnetara ailegatu eta 20.00ak aldera Errebalen jaietarako prestatu duten txosnagunea zabaltzeko. Bien bitartean, 19.30etatik 21.00etara Eibarko I. Bboying Txapelketaren sailkapenak egingo dira Untzagan. Coliseoan, berriz, Eibarko Balletak emanaldia eskainiko du 20.00etatik aurrera.
Gauean, 22.00etan Fusion Noiseren dantza emanaldia hasiko da Untzagan. Jarraian, Bboying Txapelketaren finala jokatuko da eta, gauerditik aurrera, Olga Grandek zuzenduko duen "40 Principales Dance Session" ikuskizuna hartuko du Untzagak. Jaialdian modako abestiak eskainiko dituzte, Two Much bikotearen musikarekin batera eta, horrekin batera, go-goak, photocall-a, zozketak eta bestelakoak egongo dira.
Txosnetako kontzertuak 22.30etan hasiko dira: Siroka-ren emanaldia izango da lehena eta, jarraian, Sakun eta Txima DJ-ak arduratuko dira txosnak musikarekin girotzeaz. Jarraian gaurko egitaraua daukazue:

Barixakua 19

19:00 / 21:00.- Sostoa abesbatzaren kantaldia eta otarraren zozketa. Toribio Etxebarria kalean.
19:00.- Txosnetara trikipoteoa, Untzagatik abiatuta.
19:30 / 21:00.- Eibarko I. Bboying Txapelketaren sailkapenak. Untzagan.
20:00.- Txosnak zabaltzea.
20:00.- Eibarko Balletaren emanaldia (3 euro). Coliseo antzokian.
22:00.- Fusión Noise-ren dantza emanaldia. Jarraian, Eibarko I. Bboying Txapelketaren finala.
22:30.- Kontzertuak: Siroka+DJak (Sakun+Txima). Txosnetan.
00:00.- "40 Principales Dance Session". Untzagan.