Eguraldiak ez zituen koko-marruak ikaratu

Eguraldiak ez zituen koko-marruak ikaratu
2012/02/06 eta kitto!

Zapatuko hotzak eta bota zuen euriak eta elurrak ez zuten lortu koko-marruak kikiltzea eta, aurreikusitakoari jarraituta, Kezka dantza taldekoek, Italiako Rocca Grimaldatik etorritako La Lachera taldearekin batera, goizean goizetik hasi ziren koko-dantzak eskaintzen, merkatu plazan lehenengo, Arrate-balleko baserrietan ondoren eta, azkenik, Eibarko erdialdeko kaleetan (argazkiak ikusteko hemen klikatu). Asteburu honetako saioaren ondoren, eibartarrek asteburu honetan bueltatuko diete bisita italiarrei, domekan Piamonteko eskualderaino Eibarko koko-dantzak eramanda.