Gaur abiatu dira asteburu osoan luzatuko diren Abontzako Jaiak

Gaur abiatu dira asteburu osoan luzatuko diren Abontzako Jaiak
2012/05/18 eta kitto!

Gaur 18.30etan txupinazo eta suziriekin abiatu dira Abontzako Itturrixak antolatutako jaiak. Ohikoari jarraituta, umeentzat pentsatutako ikuskizunarekin ekingo diote egitarauari: 19.00etatik aurrera Patxin eta Potxin pailazoek "Ohitura onak" (euskaraz) eskainiko dizkiete gerturatzen diren ume guztiei. Ondoren, DJ Xaibor, 4. ardo-dastatzeak eta 4. patata-tortila txapelketak osatuko dituzte gaurkoak.
Bihar, berriz, egun osoan izango da zer egin 11.00etatik aurrera: buruhaundiak, umeendako jolasak, txistorra-jana, txikiteoa, ardo-dastatze txapelketa, 400 lagunendako paella, toka eta igel-toka txapelketa, karaokea, txokolate-jana, Gorriti eta bere abereak, Lisker taldea eta erretegi erraldoia antolatu dituzte. Eta domekan, jaiei agur esateko, lora-eskaintza eta Goruntz abesbatzaren parte-hartzea izango dituen auzoko hildakoen oroimenezko meza ospatuko da San Pio X.a elizan. Egitarau osoa jarraian irakur dezakezue.

Barixakua 18
18.30.- Txupinazoa eta suziriak.
19.00.- "Ohitura onak" Patxin eta Potxin-en ikuskizuna euskaraz.
20.00.- DJ Xaibor.
21.00.- Jai gastronomikoa. 4. Ardo-dastatzea eta 4. Patata-tortila txapelketa. Abontzan.

Zapatua 19
11.00.- Suziriak. Buruhaundiak.
11.30.- Umeendako jolasak.
12.30.- Txistorra-jana eta txikiteoa.
13.00.- Ardo-dastatze txapelketa.
14.30.- Herri-bazkaria. 400 lagunendako paella.
17.00.- Toka eta igel-toka txapelketa (Ipuruako jubilatu etxearen parean). Karaokea gazte eta nagusientzat.
17.30.- Txokolate-jana nagusientzat. Ipuruako jubilatuen etxean.
19.00.- Txapelketetako irabazleei saria banatzea.
19.30.- Gorriti eta bere abereak.
21.00.- Berbena, Lisker taldearekin.
21.30.- Erretegi-erraldoia.
22.00.- Berbena, Lisker taldearekin. Abontzan.

Domeka 20
12.00.- Auzoko hildakoen oroimenezko meza, lora-eskaintza eta Goruntz abesbatza. San Pio X.a elizan.